Zuhaitza eta ni

Bere sustraiek
lurra besarkatzen dute,
maitasun eta indarrez
laztanduz.
Leihotik begiratzen dut
euriak bustitzen
duenean.
Adar marroiek
dantzan ari direla
ematen du,
haizearen putz soilaz.
Hostoek irribarre egiten
dutela dirudite,
egunaren lehenengo
eguzki izpiek bere
enborra
ferekatzen dutenean.
Orduantxe ikusten
dut nire burua,
zuhaitz horren
ariman islaratuta.
Zelako antza duten
gauzek,
gertutik ikusten dituzunean.



Comentarios

Entradas populares