Bizitzaren xarma

Zerutik datozen tanta hotzek zure masailak goxotasunez laztantzea. Ezezagun horrekin partekatu duzun begirada. Gaueko kafesne beroa, eskuak epeltzen dizkizunak. Barre eginarazi dizun mezuak. Eta negar eginarazi dizunak. Goizean goiz esnatzean, leihotik begiratu, eta elurrak herria xarmaz bete duelaz konturatzea. Trumoi hotsekin batera lotara joatea.
Norbaitentzat pozgarria izan ez arren, gure bizitza aspergarriei kolore apur bat ematen dieten gauza txikiak dira.




Comentarios

Entradas populares