Ez ginen ezer, eta aldi berean, dena ginen

Unibertsoa zen. Izar iheskor batek zerua zeharkatzean daraman abiadura. Zeruko puntu distiratsu haiek bezala hain handia eta txikia aldi berean. Besoan tinta txuriz margotuta borobil amaitu gabe bat zuen. Ilargia deitua. Bere bakardadea partekatzen zuen harekin. Gauean istorioak kontatuz eta goizean itzaletan ezkutatuz. Hala ere, Ilargia ez zen begietara so egiteko gai. Ezta bere fantasiaz beteriko kontakizunei erantzuna emateko ere. Eguneroko negarrak begirada lausotzea eragin zion. Ez zen konturatu bere parean adi-adi begiratzen zionaz. Hura kolorezko trazuz josia zegoen. Infinitua oparituko ziola hitz eman zion haren betile luzeekin. Unibertsoaren izkina ezkutuenak ere argiz bete zituen begien kliska batean. Bere barruko paretek eztanda handi bat jaso zutela sentitu zuen. Besoetan hartu eta eternitaterantz abiatu ziren. 




Comentarios

Entradas populares